2017 IKTak irakaskuntzan

 

Iritsi da “IKTak eta irakaskuntza” biltzarraren bigarren edizioa, eta hemen eman dezakezu izena edo zabal dezakezu informazioa:

Helburua da foro bat osatzea IKTak irakaskuntzan aplikatzearen arloko esperientziak eta ezagutzak partekatzeko. Horrenbestez, irakasleen eta irakasleentzako biltzarra da.

Aurreko edizioko hiru gaiei eutsiko diegu (tresna digitalak, robotika eta metodologia berritzaileak). Berrikuntza batzuk ere izango dira, hala nola biltzarra asteazken arratsalde batean egitea edo hiru hitzaldi aldi berean egitea.

Hartara, datorren abenduaren 13an, asteazkena, hitzordua duzue Iruñeko Baluarten 15:30etik 19:45era. Gogoratu edukiera mugatua dela eta Biltzarra doakoa dela. Aurrez web-gunean izena eman beharko da.

KONGRESUAREN HELBURUAK

Nafarroako egungo ikasleak aro digitalean jaiotakoak dira, eta horrek beste rol bat hartzera behartzen gaitu irakasleok, eta irakasteko eta ikasteko metodoak aldatzera. Aldaketa-prozesu horiek eta horien eraginak, eta IKT erremintek horretarako ematen dizkiguten aukerak, ulertzeko sortu da “IKTak eta irakaskuntza” Kongresua; honako helburu hauek ditu:

  • Ikasgelan eta ikasgelatik kanpora hezkuntza-prozesuahobetzen lagunduko diguten metodologia eta erreminta digitalak ezagutzea.
  • Pedagogiaren arloko eta arlo teknikoko jardunbide egokien esperientziak ezagutzea horien ardura duten irakasleen bitartez.

 

PROGRAMA

programa-congreso-eusk_min

HIZLARIAK

FULTXO CRESPO

Argibide gehiago

SYLVIA PICALLO

Argibide gehiago

ENEKO LOBATO

Argibide gehiago

ISABEL LOGROÑO

Argibide gehiago

SUSANA APARICIO

Argibide gehiago

JOSÉ JULIÁN PRIETO

Argibide gehiago

GORKA GARCÍA

Argibide gehiago

DIANA GONZÁLEZ

Argibide gehiago

JAVIER GONZÁLEZ

Argibide gehiago

XABIER ARRIZIBITA

Argibide gehiago

IMANOL JANICES

Argibide gehiago

ÁLVARO MARAÑÓN

Argibide gehiago

lUIS VILLANUEVA

Argibide gehiago

JUANMA MOLINERO

Argibide gehiago

ALFREDO PINA

Argibide gehiago

JOSE MARI OREJA

Argibide gehiago

Parte hartzen dute

Laguntzaileak

logo-nie   logo-fere

Antolatzailea

Javyser Formación y Desarrollo

Fultxo Crespo Ortigosa

Lehen Hezkuntzako irakaslea Vianako Erentzun Ikastolan eta NIEko IKT Koordinatzailea.

 

Información sobre la ponencia

"Ikastola QRtuz"

QR kodeak mundu digitala eta digitala lotzeko balio dizkigute. Hezkuntza munduak jarduera desberdinetan integra dezake era sinple batez. Bi esperientzia aurkeztuko dira -Gure ondarea QRtuz eta Ahotsa duten liburuak- tresna honek eskaintzen dituen aukerak ikusteko- Hauetaz gain, gelan edo ikastolan erabiltzeko hainbat ideia emango dira ere bai.

  

Sylvia Picallo

Pedagogian lizentziatua. Frantses irakaslea eta eTwinning-eko enbaxadorea. Gaur egun, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantses Sailaren arduraduna. Baina, batez ere, hezkuntzaren eta irakaskuntzaren artearen zale porrokatua.

Información sobre la ponencia

"Proiektu: Familia: Zer aldatu da? Zerk batzen gaitu?” proiektua"

Proiektu honetan biltzen dira DBHko 4. mailako Frantseseko bigarren eta hirugarren hiruhileko programaren edukiak. Amaitu gabe geratu zen eTwinning proiektu baten ideia hartu da abiapuntu. Proiektu honetan irakasgaiaren funtsezko konpetentziak eta curriculum-edukiak landu nahi dira, eta, horretarako, ikasleentzat hurbilekoa den gai baten (familiaren) inguruko benetako dokumentuak erabiliko dira. Ikaslea da protagonista, eta banaka zein taldean egingo du lan. Azken produktuak dira talde bakoitzaren bloga eta ikasle bakoitzaren banako koaderno birtuala. Lan horretan, Corubrics gisako tresna digitalak erabiliko dira ebaluaziorako: autoebaluazioa eta baterako ebaluazioa funtsezkoak dira ikaskuntza-prozesu orotan. Joan den ikasturtean Navarro Villoslada BHI ikastetxean egindako esperientzia aberasgarria partekatzera gonbidatzen zaituztet.

 

Eneko Lobato

Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatua eta Elektrizitateko industria-ingeniaritza teknikoan diplomatua. 10 urtez irakaslea Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzan. Goi-mailako eta maila nazionaleko saskibaloi-entrenatzailea, eta, hainbatetan, saskibaloiko emakumezkoen hautatzaile nazionala 13 urtetik eta 12 urtetik beherakoen kategorietan.

 

Información sobre la ponencia

"Additio App. Ohar-koaderno digitalik onena eta gainera…"

Baliabide digital/App hori erabiltzeak irakasleari eskaintzen dizkion onurak. Taldeen/Ikasleen eta ikaslearen eguneroko lanaren ebaluazioaren/kalifikazioaren jarraipena, baliabide guztiak gailu mugikor/digital batean zentralizatuta.

Edukiak:

 

Isabel Logroño Carrascosa

Nafarroako Unibertsitatean filologia hispanikoan eta ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan filologia hispanikoan doktorea. Gaur egun, Iruñeko Santa Teresa ikastetxeko irakaslea naiz, eta Batxilergoko 2. mailako Hizkuntza eta literaturako eta Batxilergoko 1. mailako Ikus-entzunezko komunikazioko eskolak ematen ditut. Nire irakasle-jarduna ikerketa literarioarekin uztartzen dut —maila filologikoan eta hezkuntza-mailan—, betiere nerabeek literaturaren ikasketan parte-hartze dinamikoa, aktiboa eta kritikoa izatea erraztuko duten metodologia berriak garatzeko.

Información sobre la ponencia

"Antonio Machadoren antologia bideopoetikoa"

Batxilergoko 2. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako unitate didaktiko honen bitartez, poesiaren irakurketarako aukera dinamikoa eta digitala eskaini nahi da. Antonio Machadoren poema bat abiapuntu izanik, ikus-entzunezko jolasa eraiki nahi da. 98ko belaunaldiko ordezkari hori nahitaez irakurri eta ikasi beharreko gaia da DBHko eta Batxilergoko azken urtean. Bideo-edizioko zenbait ukiturekin eta irudimen eta askatasun sortzaileko dosi handiekin, ikasleek poema bat berreraiki ahal izango dute. Hitzartutako maila jakin batzuei jarraitu beharko diete, orientagarriak izango baitzaizkie helburuen eta kalifikazioaren gaineko errubrika gisa.

logo-santa-teresa

Susana Aparicio

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko historiako doktorea. Irakaskuntzan hasi nintzen Bigarren Hezkuntzako Gizarte-zientziak emateko, baina gero nire lana aniztu dut, eta Informatika aplikatuko eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologiako irakasle ere banaiz DBHko goiko mailetan eta Kultura zientifikoko irakaslea Batxilergoan.

 

Información sobre la ponencia

"Negutegi adimendunetik robot dantzarira. Arduino bidezko automatizazioko eta domotikako gure maker proiektuak"

Gero eta handiagoa da gure ikasleen presentzia eta inplikazioa mundu digitalaren barruan. Hori aintzat hartuta, eta sektore horren irteera profesionalak kontuan izanik, gure ikastetxean programa bat planteatu dugu ikasleak teknologia horien erabiltzaile pasibo izatetik erabiltzaile aktibo izatera pasatzeko, material berrien eta ezagutzaren kontsumitzaile eta sortzaile izatera pasatzeko.

Horrenbestez, programa dibertsifikatua diseinatu dugu DBHko 4. mailako IKTak irakasgairako, eta programa horren bidez ikasleak harremanetan jartzen ditugu programazio-lengoaiekin, sentsoreekin, Arduino plakekin, 3Dko inprimaketarekin eta abar. Abiapuntuko oinarrizko premisa guztiz bat zetorren Maker erkidegoarekin: proiektu sinpleak, modu autonomoan osatu eta ezarri ditzaketenak, prezio txikiko material eskura errazekin. Aurkezpen honetan gure emaitzen berri emango dizuegu, baita aurten lantzen ari garen erronka berrien berri ere.

 José Julián Prieto

 

Información sobre la ponencia

"Proiektu bidezko ikaskuntzari buelta ematen"

Flipped Classroom eredu pedagogikoa proiektuen metodologiarekin eta ikaskuntza kooperatiboarekin uztartzen dituen ikasgelako esperientzia. Flipped Learning-aren hiru uneei jarraituta, garatzen da ikasleek ikasturtean eskuratutako jakintzak praktikan jartzen diren enpresa-proiektua. Bideoa eta on lineko lankidetzako informatika-aplikazioak (Padlet, Trello, Canvanizer, GSuite) erabiltzea baliagarria da ikasleen ikaskuntza-prozesua proiektuaren barruan gidatzeko, elkarlanerako espazio birtualak sortuz. Proiektuan lan egiteko moduei esker, irakasleak aukera du ikasgelako erritmo desberdinetara moldatzeko eta, hartara, ikasleei bereizita arreta eskaintzeko, bakoitzaren ikaskuntza-premien arabera.

Gorka García

Lehen Hezkuntzako maisua. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea "Laerning Digitala eta Esperientzia Ikaskuntzako Esperientzia" graduondokoan. Hezkuntzan aplikatutako teknologien erabileran espezializatua. Hezkuntza-berrikuntzaren arloko ikertzailea, eta ikasgelako tresna gisa programazioa eta robotika erabiltzeko lan egiten ari dena.

 

Información sobre la ponencia

"Prestakuntza-ebaluaziorako IKT tresnak"

Oso ohikoa da ebaluatzearen eta kalifikatzearen kontzeptuak nahastea. Azterketen eta/edo proben arteko batez bestekoak egitea baino harantzago doa ebaluazioa. Helburu nagusia da irakatsi eta ikasteko prozesua berriro bideratzea eta, jakina, ikasleak dakiena baloratzea —ez dakiena baino gehiago—.Gaur egun, IKT tresnek lan hori guztia errazten dute. IKT tresnei esker gure lana perfekzionatzen dugu, baina, batez ere, ebaluazio-prozesurako beste begirada batzuk garatzeko aukera dugu.

Diana González

Ameslari soziala. Teknolantegiak Iruñeko Planetarioan, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakasle elkartua eta Diario de Navarra egunkarian astero idazten ditu kolaborazioak. 2008tik, teknologiako irakaskuntzaren eta nortasun digitalaren garapenaren arloko lantegiak egiten ditu familientzat, irakasleentzat eta adin txikikoentzat ikastetxeetan eta elkarteetan, hainbat erakunderekin batera. Hezkuntzaren, nortasun digitalaren, osasunaren eta berdintasunaren arloko interesak ditu.

 

Información sobre la ponencia

"Hezkuntza-teknologia ez da soilik robotez bizi"

Teknologia erabiltzen eta sortzen ikastea oinarrizkoa da herritar digital kritikoak eta parte-hartzaileak hezteko. Hezkuntza-robotikaren eztandak eraman gaitu pentsamendu konputazionalaren garrantzian murgiltzera. Hortaz, teknologiaren ezagutza orokorrera eramango gaitu: robotika birtuala, robotika fisikoa, 3Dko inprimaketa eta modelaketa, sare sozialak, nortasun digitala, mugikorrerako aplikazioak, bideo-jokoen sorrera, eta abar. Gainera, modu motibatzailean eta pertsonalizatuan, teknologiak bat egiten du ia arlo guztietako ezagutzen irakaskuntzarako edozein metodologiarekin, baita konpetentzien garapenarekin, hala nola talde-lanarekin, komunikazioarekin, segurtasun teknologikoarekin, errespetuarekin…

 

Javier Gonzalez

San Ignacio ikastetxeko kudeatzailea eta Jesuiten Educsi ikastetxeen iparraldeko zonako koordinatzailea. MiE Microsoft. Ambassador HPa. Hainbat ikastetxerekin elkarlanean dihardu konpetentzien araberako kalifikazioa ezartzeko.

 

Información sobre la ponencia

"Proiektu bidezko irakaskuntzari aplikatutako soluzio teknologikoak"

Aurrerapen teknologikoek hezkuntza-proiektuen diseinua eta ikasgelako aplikazioa errazten dute. Industriak hezkuntzan jarri du arreta, eta horrek asko errazten digu teknologia eskuragarri izatea. RTC ikasgela bateko esperientzia.

Xabier Arrizibita

Biologian lizentziatua, DBHn Biologiako irakaslea, IKTetako koordinatzailea eta DBHko koordinatzailea.

 

Información sobre la ponencia

"MusIKT"

Teknologia berriak eta antzerki musikala, zeharkako hezkuntza-proiektua.

Imanol Janices

Gorputz-hezkuntzan lizentziatua, DBHko Gorputz-hezkuntzako irakaslea eta Jaso ikastolako musikalen koordinatzailea.

 

Información sobre la ponencia

"MusIKT"

Teknologia berriak eta antzerki musikala, zeharkako hezkuntza-proiektua.

"Instagram, ebaluazio emozionalerako tresna"

Instagram, gorputz-hezkuntzako eskoletan ikasleen alderdi emozionalak ebaluatzeko tresna.

Álvaro Marañón

Agronomia-ingeniaria (UPM), bi urteko esperientzia du zientzien arloko irakasle gisa Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, eta 17 urteko esperientzia profesionala du zenbait enpresa-sektoretan. Batez ere plangintzaren, produkzioaren, kalitateko kudeaketaren eta antolamenduaren esparruetan. 

 

Información sobre la ponencia

"Google Classroom. Ezarpen-esperientzia"

 

Luis Villanueva

6 urtez DBHko eta Batxilergoko zuzendari pedagogikoa. Masterra Hezkuntzara aplikatutako teknologia berrietan (Errioxako Unibertsitatea). Historia eta Aleman irakaslea Batxilergoan. Tutorea eta IKTen koordinatzailea Iruñeko Vedruna-FEC ikastetxean. Irakasleen masterreko tutorea eta laguntzailea ikastetxeko berrikuntza-taldean eta Phrasal verbs-ak ikasteko “Phrasal Race” deitzen den app baten baterako sortzailea.  

Flipped Classroom ereduaren irakasle prestatzailea. Batxilergoan flipped eredua erabiltzen duten irakasleen munduko top 100 zerrenda ofizialeko kidea (http://flglobal.org/leaders2017/).  

Aldian behin kolaborazioak egiten ditu www.theflippedclassroom.es web-gunean eta goi-mailako prestakuntzako eta heziketako ikastetxe baten zuzendaritzari buruzko zenbait artikuluren egilea da. 

Información sobre la ponencia

"Ikasle batek zer jakin behar duen ezagutzearen garrantzia: blended learning-ak, Flipped ereduak eta teknologia berriek zer eragin duten ikaskuntza-emaitza hobeetan"

Blended learning-ean edo ikaskuntza mistoan,  edukiaren zati bat talde-espazioaz kanpo ikasten da (normalean gailuren baten bitartez) eta beste zati bat ikasgelan lantzen eta zabaltzen da. Mota horretako ikaskuntzak eredutzat hartzen du flipped classroom-a edo ikasgela alderantzikatua, eta lan kooperatiboan oinarritzen da emaitza iraunkorrak eta adierazgarriagoak lortzeko. Funtsezko helburua da ikasle bakoitzari aurrez aurre arreta ematea, haren ahalmenen arabera, eta jarduera pertsonalizatuak diseinatzea, ezarritako helburuak lortzeko.

 

Juanma Molinero

Profesor de Tecnología en ESO. Integrante del Equipo TIC del Colegio La Compasión Escolapios.

 

Información sobre la ponencia

"De la perspectiva isométrica a la
impresión en 3D"

En una primera fase los alumnos hacen los diseños utilizando como soporte el papel e instrumentos como el paralex, el cartabón y la escuadra. Después se hacen los mismos diseños utilizando un programa informático (CadStd) y finalmente diseñan las piezas en 3d (Thinkercad) para después imprimirlas (impresora Ultimaker 2 Go.

 

Colegio La Compasión-Escolapios

Alfredo Pina

Doctor Ingeniero en Informática por la Universidad de Zaragoza, Máster en “Knowledge Based Systems” por la Universidad de Heriot-Watt en Edimburgo e Ingeniero Informático por la Universidad de Burdeos, es actualmente profesor titular de Lenguajes y Sistemas Informáticos en la Universidad Pública de Navarra, en la que imparte diferentes asignaturas de Tecnología Educativa tanto a nivel de Grados y/o Másters como en los ámbitos de Educación y/o Informática.

 

Información sobre la ponencia

"La generación de los Makers"

Dale Dougherty es quien (según muchas fuentes) definió por primera vez lo que podemos entender como makers, “hacedores”, o los que practican esto de DIY (Do it Yourself). Era el año 2006 y fue en lo que llamó Makers Faires, o sea Ferias de Makers.

En esta charla os propongo analizar que hacen/pueden hacer/podrían hacer/deberían hacer nuestros jóvenes (primaria, secundaria, universidad) en relación a este movimiento. Y de paso loa profesores/as, las familias, la administración y la sociedad.

 

Universidad Pública de Navarra

José Mari Oreja

Profesor ESO y Bachillerato en el Colegio Vedruna.

 

Información sobre la ponencia

"Moodle: implantación de un modelo de aprendizaje"